Santa Maria della Pace
Santa Maria della Pace | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′59″N 12°28′18″E / 41.89986°N 12.47167°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XV. mendea |
Izenaren jatorria | Maria |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Erromako elizbarrutia |
Izena | Our Lady of Peace (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Donato Bramante |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Arco della Pace, 5 - Roma |
Santa Maria della Pace Erromako eliza bat da, Ponte rionean kokaturik dagoena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sant'Andrea de Aquarizariis eliza zaharra zegoen tokian berria erakitzen hasi ziren 1482an Sixto IV.ak hala eskatuta. 1480 urtean Amabirjinaren irudi bat odoletan hasi zela eta miraria gogoratzeko eraiki zen eliza eta Andre Mariaren izenean sagaratu zen. Ez da ezagutzen nork egin zuen diseinua baina Baccio Pontelli izan zitekeela uste da. Donato Bramante arkitektoak egin zuen bere izena daraman klaustroa 1500 eta 1504 artean. Bramante klaustroak zutabedun bi solairu ditu, azpian arkuek lotzen dituzte zutabeak. Aldare nagusia 1614koa da eta Carlo Madernok diseinatu zuen.
1656 eta 1667 artean Alexandro VII.a Aita Santuak eliza berrizteko agindua eman zion Pietro da Cortona arkitektoari eta honek aurrealde barrokoa gehitu zion. Toskanar ordenako zutabeekin antzoki itxura eman zion. Erromako nobleziari gustatu eta inguruko eraikinei antzeko itxura eman nahi izan zien aurreko plaza txikian batasun arkitektonikoa lortuz[1].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Aurrealdea.
-
Sarrera semizirkularra.
-
Habeartea.
-
Kupula.
-
Klaustroa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Blunt, Anthony. (1982). Guide to Baroque Rome. Granada, 103 or..